2012-12-28

Urte berri on!!!

Espero dut urte berri hau guztiontzat ona izatea!
Ez ahaztu, gero, urtea xanpainetan bustita hastea. Ondo izan!!!

2012-12-16

Gabonak, Gabon!

Kaixo, lagunak!
Iritsi dira hain gustukoak ditugun oporrak! Ez da hain luzea izan, ezta? Ni, behintzat, oso motibatua ibili naiz...
Kontua da ez dudala ahaztu nahi gure bloga Gabonetan. Beraz, gustatuko litzaidake zuek Gabonen inguruko iritzia plazaratzea. Zer iruditzen zaizue?
Horretaz gain, gure bloga osatu dezakezue, hainbat atal hutsik daude-eta. 
Beno, ondo igaro oporrak, eta buelta arte.

2012-12-15

AZKEN EGUNA!!!

Proposamena: Ondo egongo litzateke azken eguna iturritxon egingo bagenu, kafetxo bat hartzen...baldintzak lantzen..."ere"lantzen Baina utziko dugu Iratiren eskuetan ....... Behintzat esan "me gusta"

2012-12-12

Ipuin klasikoak

Kaixo,
Gaurkoan, ipuin klasikoak zirriborratu ditugu. Baina ez ditugu nolanahi zirriborratu. Izenaren kohesioarako mekanismoak erabiliz, Txanagorritxoren ipuina eta Hiru txerrikumeen ipuina birgogoratu ditugu. Oso ondo atera zaizkigu. Ikusi nahi badituzue hementxe dauzkazue.

Nire "bitxotea"...

Gaur etxean gelditu naiz.Amets sukarrakin zegoen.Zer moduz gaurko klasea? Nire "bitxoteren" argazkia jarriko dizuet....

2012-12-11

ZURRITEGIA: Interneten erabilerak

  Iratik eskatu digu internetari buruz (Interneti buruzko) gure iritzia ematea. Hasteko, esan behar dut asko kostatu zaidala momentu honetara iristea. Ordenagailuekin ez naiz ondo konpontzen.... egia esateko ez dakit non agertuko den nire iritzia.

  Nire ustez, gaurko gizartean interneta (Internet) beharrezkoa da. Ezin dugu beste aldera (beste alde batera) begiratu, gaur egun edozein gauza interneten (Interneten) dago. Nork ez ditu egin erosketak interneten bidez? Nork ez du bilatu zerbait interneten? Nik behintzat bai. Nik lasterketan (lasterketetan) parte hartzeko ordenagailu ( ordenagailuA) behar dut. Normalean ia lasterketak guztiak (lasterketaø guztiEk) medio hau daukate dortsala hartzeko. Kanpora joaten naizenean, hotelak edo apartamentuak ikusteko interneten ikusten ditut (erabiltzen dut), eta horren arabera hartzen ditut ala ez.

   Gero dauzkagu sare sozialak, facebook, twiter, twenty eta abar. Nik facebook bakarrik erabiltzen dut. Hasieran pentsatzen nuen, (komarik ez) "nik hau ez dut inoiz erabiliko, zertarako behar dut?". Baina gero erabili nuenean ikusi nuen ez zegoen (ez zegoeLA) hain gaizki. Batzuk esaten dute, (komarik ez) honekin benetazko harremanak galtzen direla. Nire ustezkontrakoa gertatzen da, indartzen dira edo berreskuratzen dira. Nik facebooken bidez ikastetxeko harremanak berreskuratu ditut. Azkenean sare sozialak ez dira arriskutsuak, ondo erabiltzen badituzu ez dago arazorik.

     Dena den, esan behar dut buruarekin (neurriz) jokatu behar dugula. InternetEK bere bere arriskuak ditu. Erosketak egiten dituzunean, kontuz ibili behar zara (duzu) nori ematen dizkiozuN txartelaren (visa) zenbakiak. Ni kontu haundiz (HANDIZ) ibiltzen naiz, azkenean da bizitzan bezala edonork sartzen dizula (edonork sar diezazuke ziria). Gero daude gure haurrak (gure haurrak ere hortxe daude), nireak sartzen dira youtuben eta bideoak ikusten dituzte; baina beti, beti gure baimenarekin. Denok dakigu ze nolako web horriak dauden....

      Bukatzeko, esan behar da, (ez da komarik jarri behar) ondo dagoEla asmakizun hau (internet). Azkenean zuk erabiltzen duzu eta zuk jartzen dizkiozu mugak.


     Alvaro

    

2012-12-04

OHARRA

Zurritegiko blogean sartzeko:

  • Lehenik, zuen gmail kontuan sartu behar duzue.
  • Bigarrenik, nik egindako gonbiteari baietz eman behar diozue.
Zalantzarik izanez gero, badakizue non utzi zuen galdera...

Ah! Bururatu zait, kurtso amaieran, Xabierri esan diezaiokegula gure blogaren linka Zurriolaren web orrian jartzeko. Zer iruditzen zaizue?

Zurriola ikastola

Iturritxoko klasea

Guk klasea Iturritxon eman dugu.
Zer iruditu zaizue?

2012-12-02

Interneten erabilerak

Oraingo honetan Internet izango dugu hizpide. Gero eta gehiago erabiltzen dugun tresna da, eta lanean ere gero eta gehiagok erabiltzen dugu. Hala eta guztiz ere, 24/7 deritzen langileak sortzen ari dira. Alegia, etengabe lanean ari diren langileak sortzen ari dira. Zer deritzozue kontu honi?

Ikaskide berriak abendurako

Zurritegiko ikasleak
Kaixo,
Blog honetan nahi adina aldaketa egin ahal izango dituzue: liburuen zerrendak berritu, irakurritako artikulu baten linka eman, argazkiak partekatu...
Nahi duzena. Hala ere, zentzuz jokatu.

2012-12-01

Mintzodromoa San Telmon

Astelehena...
Hala ere, jakin dezagun aste motza dela oraingoa. Gainera, Mintzodromoa ospatu dute gaur. Inor joan al da?
http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1320912221

Blogari berriak dauzkagu!!!

Aupa!
Teknologia berriak direla-eta, hizkuntzak ikasteko erak ere aldatu zaizkigu. Guztiok guztion berri jakin dezagun sortu dut blog hau. Horretarako, bakoitzak bere profila editatzea gustatzuko litzaidake.
Eskerrik asko.

Ezinduentzako hiria al da Donostia?

Oraingoan Donostia zer nolako hiria den eman behar duzue ezagutzera.

Abenduaren 1a

Kaixo, blogariok!
30 urte bete dira IHESaren lehenengo kasua ezatu zela. Gaiur egun, IHESa gaixotasun kroniko bihurtu da, baina oraindik ere jendeak baztertu egiten du IHESaz kutsatutako jendea. Zer deritzozue?
Hauxe izango duzue aste honetako lantxoa. Zuen idatzia ezagutaraztea nahi dut.
Ondo izan.
Irati.