METRO DONOSTIALDEAREN ETORKIZUN ILUNA
Donostiarra naiz eta garraio publikoak erabiltzen ditut egunero. Normalean autobusa baino ez dut hartzen, noizean behin topoa ere bai. Metro Donostialdearen proiektua aurkeztu zutenetik ika-mika sortu zen (da) hirian eta nire buruan ere bai (edo... baita nire buruan ere). Hiritar asko horren aurka jarri ginen. Dena dela
Hainbeste diru gastatuta proiektuan, ikerketan eta obretan, zaborretara botako dugu gelditzen dena? Eusko Jaurlaritzak ez du dirurik proiektu honetarako, baina bai San Mames berrirako. Dirua da arazoa? ala azpijoko politikoren bat dago
Metroa oso erosoa izateaz gain, komenigarria da hirirako. Donostiak turismo asko erakatzen du eta garraio publikoak gakoak dira herritarrontzat eta turistentzat. Guk metroa merezi dugu. Bai, garesti samarra da, baina inbersio bat delakoan nago.
Nire nahia zera da: Eusko Jaurlaritzak zeukan proiektu honetarako diru-kopurua mantentazea eta metroa amaitzea. Gipuzkoa-Aldundiak eta Donostiako Udalak indarrak batu behar lituzkete eta presionatu behar lukete Eusko Jaurlaritza honekin jarraitzeko.
Norbaitek nire iritzia hartuko duelakoan, agur
Nora Garay. Intxaurrondo (Donostia)
No hay comentarios:
Publicar un comentario