2013-05-23

Etxe-kaleratzeak

ETXE-KALERATZEEN ONDORIOAK


Atzo egunkarian irakurri nuenaren arabera, 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin
zuen, etxegabetu egin behar zutelako. Hau ez da lehenengo kasua izan, ezta azkena
izango ere. Tamalez, berri hau arrunta bihurtu da gaur egun, nahiz eta hedabideek ez
dituzten kasu guztiak argitaratzen. Nire ustez, gogorra da honelako kasuak bezalakoak
entzutea, halere, are gogorragoa da mutur horretara iristea. Nik argi daukat:
etxegabetzeen aurka nago.

Lehenik eta behin, esan beharra daukat gobernuaren eta sistema kapitalistaren errua
delakoan nagoela. Orain arte, banketxeek nahi dutena egin izan dute. Zeintzuk izan dira
horren ondorio nagusiak? Mailegu eta hipoteka asko eman dituzte interes altuekin. Gaur
egun, krisia dela-eta, jende asko dago langabezian eta ezin dituzte ordaindu dauzkaten
zorrak. Horretaz gain, banketxeak ez daude dirua uzteko prest.

Hala ere, okerrena ez da ordaintzeko aukera ez izatea, baizik eta zure etxea galtzea; eta,
gainera, mailegua ordaintzen jarraitu behar izatea. Benetan, egoera hau onartezina da.
Gure sistema ekonomikoak bultzatu gintuen etxe bat erostera eta maileguak banketxeei
eskatzera. Orain, aldiz, biztanleen errua omen da! Hori esatea ere! Benetan, burutik jota
daude!

Arazoari aurre egiteko, hainbat irtenbide datozkit burura. Lehenengoa, banketxeek
dituzten pisu hutsak okupatzea. Andaluzian eta Katalunian horixe bera egiten ari dira eta
legala omen da. Bigarrenik, " dación en pago " deritzon akordioa banketxeekin lortzen
saiatzea. Modu honetan, etxea galtzen da, baina ez zaio banketxeari diru gehiago
ordaindu behar. Eta, azkenik, eta garrantzitsuena, gobernuak gizarteari laguntzea.
Bukatze aldera, azpimarratu nahiko nuke "Etxekaleratzeak Stop" plataformaren lana.
Talde honen bidez, asko lortzen ari da; eta, horretaz gain, orain arte isilik egon den
gizartea mobilizatzea lortzen ari da. Argi dago, kaleratzeekin eta presio handiarekin legeak
aldatu ahalko ditugula, gure hobe beharrerako.

Donostian, 2013ko maiatzaren 22an

Nora Garay

No hay comentarios:

Publicar un comentario